XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irudiko eskema horiek zirkuitu-taulan egin.

Eskemak Hona hemen hurrengo irudian beste hiru zirkuituren eskemak.

Hiru eskema horietan agertzen diren lanparak nola daude konektaturik?.

Seriez ala paraleloz?.

Aurreko irudiko a) zirkuitua lanpara bakarrekoa da, eta lanpararen argia normala da.

Irudi honetako a), b) eta c) eskemetako lanparek hark baino argi handiagoa, berdina ala txikiagoa izango al dute?.

Zein zirkuitutan gastatuko dira pilak lehenbizi?.

- Zirkuitu horietan lanpara txikiak erabili ordez etxeko gelak argiztatzeko lanpara normalak erabiliko bagenitu, zer gertatuko litzateke?.

- Har ditzagun orain ondoko irudian erakusten diren bi zirkuituak.

Bi zirkuitu hauetako lanparak, seriez ala paraleloz daude?.